IKT ON
Hezkuntzaren garrantzian sinisten dugu, eta IKTen eta gaitasun digitalaren garapena hezkuntzaren kalitatearen bidelagun izan daitekeela uste dugu.
IKTon ekimenaren arima ikastetxeei eta irakasleei IKT formazioa eskaintzea da. Hezkuntzaren kalitatean eragin nahi dugu, eta IKTak modu pedagogiko eta eraginkorrean erabiltzea hori lortzeko bidea dela sinisten dugu. Aldi berean, guraso, ikasle eta herritar oro hezkuntzaren eragile garrantzitsuak direla uste dugu eta beraiei zuzendutako formazioak antolatzeko asmoa ere badugu betiere IKTen inguruan.